Gu bagara, zuk ere izan nahi duzu?

Debagoienean lanean ere euskaraz

Gu bagara, zuk ere izan nahi duzu?

Inork ez daki euskararen hariak non duen hasiera. Baina mendez mende iraun du gaur arte jende eta entitate askoren eta askotarikoen ahaleginari esker.  Arlo askotan eman dira urratsak, baita lan-munduan ere, baina lan-munduan euskararen presentzia nabarmen ahulagoa da beste esparruekin konparatuta. Horrek eraman gaitu elkarren indarrak batzera eta elkarri lagunduaz urratsak emateko konpromisoa hartzera. Mendez mende iraun duen “Harixa” eten ez dadin. 

Eta zuek ere Harixakide izatera animatzen zaituztegu. Gure komunitatera batzea proposatzen dizuegu. Harixaren baitan aurkituko duzue, besteak beste,

  • Aholkularitza teknikoa, zuen enpresako egoera aztertzeko eta zeuen bidea diseinatzeko.
  • Dirulaguntzak, bideratzen diren egitasmoak finantzatzeko.
  • Baliabide materialak: euskarazko baliabide teknologikoak, dokumentu ereduak eta abar…
  • Prestakuntza. Bai euskara normalizatzeko bideei buruzkoa eta baita beste gai batzuetako formakuntza euskaraz.
  • Azken batean, komunitate bat, elkarren esperientziak jaso eta elkarri laguntzeko.

Testigantzak

R

Soraluce - Gaizka Kortazar

Kalitate arloko bilera euskalduntzeko prozesu bat bideratu dugu, intzidentziak euskaraz idaztetik hasita.

R

Ecenarro - Unai Oteiza

Euskara plana diseinatu dugu Emun aholkularitza enpresaren laguntzarekin.

R

Ecenarro - Maria Azpeitia

Plan Estrategikoa eta urteko gestio-plana egin ditugu. Besteak beste honakoak lantzen dihardugu: hizkuntza paisaia, oinarrizko dokumentazioa, hizkuntza irizpideak, ahozkoan eragiteko motibazio-ekintzak…

Euskara ERREKAN

HARIXA

Debagoienean lanean ere euskaraz

DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA

Nafarroa Etorbidea
1720500 Arrasate-Mondragón
(GIPUZKOA)

Sail arduraduna

Euskara zerbitzuak eta Garapen Zerbitzuak elkarlanean.

harixa@debagoiena.eus /

+34 943  79  33  99

 

Galderaren bat?

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies