Bergarako Prestakuntza
Debagoienean lanean ere euskaraz
Berriketan mintzalagun programa
Euskaraz lan egiten laguntzeko prestakuntza
Deskribapena: euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko bultzadatxoa behar duenarentzat. Euskara praktikatu nahi duenari zuzendua eta laneko tarte bat aprobetxatuz.
Helburua:. erabiltzera jauzi egitea
Nori zuzendua: HARIXAko parte hartzaileak
Iraunaldia: urte osoa
Maiztasuna: astero ordubeteko saioa
Lekua: online
Partaide kopurua: 6-8
Nork ematen du: Jardun Elkartea
Tresnak eta baliabideak euskaraz
Euskaraz lan egiten laguntzeko prestakuntza
Deskribapena: euskaraz lan egiteko eskura izateko baliabide interesgarrienen berri emango da
Helburua:. Euskaraz lan egitea erraztea
Nori zuzendua: HARIXAko parte hartzaileak
Iraupena: ordubeteko saioa
Lekua: online
Ikasle kopurua: 6-8
Nork ematen du: Emun
Euskara solaskideentzako formazioa
Euskaraz lan egiten laguntzeko prestakuntza
Deskribapena: euskara solaskideen egitekoak zeintzuk diren identifikatu eta zehaztuko dira. Funtzioak eta ardurak zehaztuko dira taldean. Esperientziadunen ahotik esperientzia desberdinen berri jasoko da.
Helburua:. Euskara solaskideen egitekoak jaso
Nori zuzendua: HARIXAko parte hartzaileak
Iraupena: ordu eta erdiko saioa
Lekua: aurre aurre, Miguel Altunan
Ikasle kopurua: bi talde (10 kide)
Nork ematen du: Emun
Genero berdintasunaren kontzeptu orokorrak
Euskaraz lan egiten laguntzeko prestakuntza
Deskribapena:
- Emakumeen eta gizonen artean egun dagoen desberdintasunari buruz eta politika publiko espezifikoak ezartzeko beharrari buruz hausnartzeko bide ematen diguten kontzeptuetara hurbiltzea.
- Oinarrizko kontzeptuak adostea.
- Espazioetan emakumeek eta gizonek duten egoera desberdinaren berri izatea, eta batzuek eta besteek dituzten rolak identifikatzea
Helburua:. emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren arloan eredugarri izateko duen zeregina sendotzea, administrazioko langileak sentsibilizatuz
Nori zuzendua: HARIXAko parte hartzaileak
Iraupena: 1,5 h
Lekua: Miguel Altuna/ONLINE (eskaeraren arabera)
Ikasle kopurua: 10-12
Nork ematen du: Emun
Berdintasuna: hizkera inklusiboa
Euskaraz lan egiten laguntzeko prestakuntza
Deskribapena: Ikastaro honetan euskaraz ere zer hausnartu badagoela ikusiko dugu, eta genero ikuspegia ezinbestekoa dela androzentrismoak komunikazioan uzten dituen aztarnak identifikatzeko eta aldatzeko.
Helburua:.
- Euskaraz hizkuntza ez sexistaren alde egindako lanak ezagutzea. Androzentrismoak hizkeran, diskurtsoan eta irudietan uzten dituen arrastoak identifikatzea.
- Gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzulpenak egiterakoan erabilera sexista eta androzentrikoei lotuta agertu ahal diren arazoen inguruan lan egitea.
- Euskarazko edukietan, sexismoaz gain, beste diskriminazio ardatzek hizkuntzan uzten dituzten aztarnak ezagutzea, hala nola, heterosexismoak, etnozentrismoak, arrazakeriak edota kapazitismoak.
Nori zuzendua: HARIXAko parte hartzaileak
Iraupena: 2 h
Lekua: Miguel Altuna/ONLINE
Ikasle kopurua: 10-12
Nork ematen du: Emun
Berdintasun legea: eskakizunak
Euskaraz lan egiten laguntzeko prestakuntza
Deskribapena: Berdintasun-printzipioa politika eta ekintza guztietan txertatzeko, funtsezkoa da sektore eta esparru ezberdinetan berdintasun printzipioa eta politika txertatzeko helburuak eta ekintzak ezarriko dituzten planak egitea.
Helburua:. Enpresetan berdintasunari dagokion araudia ezagutzea eta plana egin ahal izateko erremintak eskaintzea
Nori zuzendua: HARIXAko parte hartzaileak
Iraupena: 1,5 h
Lekua: ONLINE
Ikasle kopurua: 10-12
Nork ematen du: Emun
Geroa Bermatuz: Erreleboaren inguruan
Euskaraz lan egiten laguntzeko prestakuntza
Deskribapena: Belaunaldi aldaketa gertatzear dagoen enpresetan egoera berriari modu ordenatuan aurre egitea, aurreikusi beharreko mugarriak ondo aurreikusiz eta modu egokian planifikatuz.
Helburua:. Enpresako erreleboa bermatzea, enpresari buruzko ikuspegi berritua osatzea belaunaldi desberdinetako begiradari esker.
Nori zuzendua: HARIXAko parte hartzaileak
Iraupena: 5 h
Lekua: Miguel Altuna, aurrez aurre
Ikasle kopurua: 12
Nork ematen du: Zehaztu gabe
Merkataritza elektronikoa : Onlineko denda
Euskaraz lan egiten laguntzeko prestakuntza
Deskribapena: Ezagutzera ematea zeintzuk diren negozio bat merkataritza digitalari egokitzeko kontuan hartu behar diren alderdi praktiko eta legalak (salerosketa prozesua, estali behar diren bermeak, Informazio Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legea…)
Helburua:.
Erabiltzaile erosleak: Saltoki elektroniko bateko erosketa prozesua nolakoa den ikasteko, erosketa elektronikoak sor ditzakeen zalantza eta ziurgabetasunak gainditzeko eta erosketa modu hori erabil dezaten animatzeko.
Nori zuzendua: HARIXAko parte hartzaileak
Iraupena: 2 h
Lekua: Miguel Altuna
Ikasle kopurua: 10-12
Nork ematen du: zehaztu gabe
Barnetegi Teknologikoa : ZTB jardunaldien barne
Euskaraz lan egiten laguntzeko prestakuntza
Deskribapena: erakunde desberdinetako kideei zuzendutako jardunaldia azken urteetan garatutako teknologiak ezagutzeko eta erakundeetan zer nolako aplikagarritasuna izan dezakeen ikusteko.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Bergaran (ZTB) antolatutako jardunaldien barruan antolatuta.
Helburua:. Teknologia berrienetan egunean egotea eta norbere erakunderako zer den erabilgarria hausnartzea
Nori zuzendua: HARIXAko parte hartzaileak
Iraupena: 4 ordu
Lekua: Bergarako Udala
Ikasle kopurua: 15
Nork ematen du: zehaztu gabe
Testigantzak
Harixakideen esperientziak ezagutu nahi?
Soraluce - Gaizka Kortazar
Kalitate arloko bilera euskalduntzeko prozesu bat bideratu dugu, intzidentziak euskaraz idaztetik hasita.
Ecenarro - Unai Oteiza
Euskara plana diseinatu dugu Emun aholkularitza enpresaren laguntzarekin.
Ecenarro - Maria Azpeitia
Plan Estrategikoa eta urteko gestio-plana egin ditugu. Besteak beste honakoak lantzen dihardugu: hizkuntza paisaia, oinarrizko dokumentazioa, hizkuntza irizpideak, ahozkoan eragiteko motibazio-ekintzak…
Euskara ERREKAN
HARIXA
Bergara izan, bizi, ekin
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza
Bergara
Sail arduraduna
Euskara zerbitzuak eta Garapen Zerbitzuak elkarlanean.
943 77 91 29
943 77 91 24
