Bergarako HARIXAkideon esperientzia eta egitasmoak

Debagoienean lanean ere euskaraz

HARIXA DEBAGOENEAN > HARIXA BERGARAN  > Bergarako esperientziak 

Praktika egokiak eta eredugarriak

Atal honetan, batez ere, HARIXAkideen esperientziak jasoko ditugu, elkarren berri izateko eta elkarren praktika onak baliatzeko asmoz. Denetariko esperientziak sartuko ditugu eta zuenaren berri ematera animatzen zaitugu.

Gogoratu, bestalde, Euskal Herri osoko praktika honen bilduma zabala dagoela webgune honetan: https://www.euskalit.net/hizkuntzenkudeaketabilatzailea/

HARIXA, 2023rako gure konpromisoa

Diagnostikoa egin ostean, erabaki dugu bezero eta hartzekodunekin dugun dokumentazioa euskarara itzultzea, hau da, Euskal Herrikoekin albaran, eskaera, faktura eta abar… sistemak zuzenean euskaraz sortzea.
Horretarako, dokumentazio guztiaren plantillak itzuliko ditugu, eta sisteman, aukera emango dugu zein hizkuntzatan igorriko ditugun markatzeko.

Hauek dira HARIXAren barruan ROYDEn aurten bideratu nahi genituzekeen jardueretako batzuk:

  • Harrera Plana euskarara itzultzea langile etorri berriei harrera euskaraz egiteko. Bestalde, bertan euskarari buruzko atal bat ere txertatuko dugu.
  • Harixako hitzarmenean parte hartzen duten beste entitateekin dugun harremanaren informazioa jaso eta horiek euskaraz bideratzen saiatzea.

Roide bergara

BELMEKeko langile guztiok dakigu euskaraz eta euskara gure enpresako ohiko hizkuntza da. Hala ere, pentsatzen dugu oraindik eman ditzakegula urrats batzuk. Helburu horrekin aurten Harrobia agiria lortzeko ebaluazioan parte hartzea pentsatu dugu.

Harrobia enpresetako euskararen erabilera ebaluatu eta aitortzeko agiri berri bat da, Eusko Jaurlaritzak aurten abian jarri duena.Belmek bergara

Langileen arteko euskararen ahozko erabilera indartzeko EUSLE dinamikak jarri ditugu martxan Harixa egitasmoko enpresa batzuetan. Horien artean, Lascar biltegia daukagu. Hori dela eta, Lascar-eko solaskide Lauri Askargortak beraiek izan duten esperientzia eta izan dituzten emaitzak kontatu dizkigu elkarrizketa honetan.

+ ELKARRIZKETAREN BIDEOA hemen.

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Testigantzak

R

Soraluce - Gaizka Kortazar

Kalitate arloko bilera euskalduntzeko prozesu bat bideratu dugu, intzidentziak euskaraz idaztetik hasita.

R

Ecenarro - Unai Oteiza

Euskara plana diseinatu dugu Emun aholkularitza enpresaren laguntzarekin.

R

Ecenarro - Maria Azpeitia

Plan Estrategikoa eta urteko gestio-plana egin ditugu. Besteak beste honakoak lantzen dihardugu: hizkuntza paisaia, oinarrizko dokumentazioa, hizkuntza irizpideak, ahozkoan eragiteko motibazio-ekintzak…

Euskara ERREKAN

HARIXA

Bergara izan, bizi, ekin

Bergarako Udala

San Martin Agirre plaza 

Bergara

Sail arduraduna

Euskara zerbitzuak eta Garapen Zerbitzuak elkarlanean.

euskara@bergara.eus /

943 77 91 29

garapena@bergara.eus /

943 77 91 24

Galderaren bat?

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies