Lan-munduan euskara sustatzeko helburua du Harixak

HARIXA Bergaran 

42 entitatek euskara lan munduan sustatzeko konpromisoa hartu dute.

“Ez da biren arteko hitzarmen bat, asko eta askotarikoak gara partaide. Elkarri esan diogu zer egiteko prest gauden, eta elkarri lagunduko diogu bidea egiten, harixari jarraituz”

42 entitatek Harixa hitzarmena sinatuta

Helburua da Bergarako enpresek euskara sustatzeko urratsak ematea lan-mundua ere euskarazko eremu bihurtzeko. Hitzarmena sinatu duen enpresa bakoitzak bere ibilbidea finkatuko du, urratsez urrats, konpromiso berriak hartuaz. Edonola ere, guztiek hartu dituzte honako lau konpromisoak:

Lehen konpromisoa

Enpresak HARIXA programarako solaskidea izendatzea eta langileei hitzarmenaren berri zabaltzea.

Bigarren konpromisoa

Enpresako hizkuntza-egoeraren diagnostiko laburra egitea, talde teknikoak finkatutako ereduaren arabera eta haren laguntzarekin.

Hirugarren konpromisoa

Hitzarmen kideen arteko harremanetan euskara sustatzea eta gutxienez beste hitzarmen kideen euskarazko idatziak onartzea.

Laugarren konpromisoa

Urterako egitasmoa zehaztea eta bertan, gutxienez, ekintza berri bat jasotzea.

Albisteak

Harixaren Batzar Nagusirako prestaketak abian

Harixaren Batzar Nagusirako prestaketak abian

  Azaroaren 10ean, Harixako lan-mahaia elkartu zen datorren azaroaren 27an, goizeko 11:30etan, egingo den Batzar Nagusia antolatzen jarraitzeko. Bertan, egitarauaren azken xehetasunak adostu, proposamenak partekatu eta antolaketa lanak fintzen aritu ziren; 2026...

read more
Langile berrientzako harrera gida eskuragarri jarri dugu

Langile berrientzako harrera gida eskuragarri jarri dugu

Eskuorri hau Harixako enpresen esku uzten den euskarri bat da. Kontratatzen diren langile berrientzako da, eta enpresak euskararekin duen konpromisoa agertzen du; horrez gain, bai Bergarako herrian, zein Debagoienean, euskara ikasteko edo trebatzeko dituzten aukerak...

read more

Testigantzak

R

Soraluce - Gaizka Kortazar

Kalitate arloko bilera euskalduntzeko prozesu bat bideratu dugu, intzidentziak euskaraz idaztetik hasita.

R

Ecenarro - Unai Oteiza

Euskara plana diseinatu dugu Emun aholkularitza enpresaren laguntzarekin.

R

Ecenarro - Maria Azpeitia

Plan Estrategikoa eta urteko gestio-plana egin ditugu. Besteak beste honakoak lantzen dihardugu: hizkuntza paisaia, oinarrizko dokumentazioa, hizkuntza irizpideak, ahozkoan eragiteko motibazio-ekintzak…

R

Lascar - Lauri Askargorta

EUSLE dinamika Kalitate arloko bilera euskalduntzeko prozesu bat bideratu dugu, intzidentziak euskaraz idaztetik hasita.

R

Miguel Altuna LHII - Gorka Lazkano

Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasturteko praktikaldien hizkuntza erabileraz hitz egin digu Gorka Lazkanok.  

Euskara ERREKAN

HARIXA

Bergara izan, bizi, ekin

Bergarako Udala

San Martin Agirre plaza 

Bergara

Sail arduraduna

Euskara zerbitzuak eta Garapen Zerbitzuak elkarlanean.

euskara@bergara.eus /

943 77 91 29

garapena@bergara.eus /

943 77 91 24

Galderaren bat?

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies