Lan-munduan euskara sustatzeko helburua du Harixak
HARIXA Bergaran
“Harixak elkarrengandik ikasteko aukera eta taldearen indarra emango dizkigu”
42 entitatek euskara lan munduan sustatzeko konpromisoa hartu dute.
“Ez da biren arteko hitzarmen bat, asko eta askotarikoak gara partaide. Elkarri esan diogu zer egiteko prest gauden, eta elkarri lagunduko diogu bidea egiten, harixari jarraituz”
42 entitatek Harixa hitzarmena sinatuta
Helburua da Bergarako enpresek euskara sustatzeko urratsak ematea lan-mundua ere euskarazko eremu bihurtzeko. Hitzarmena sinatu duen enpresa bakoitzak bere ibilbidea finkatuko du, urratsez urrats, konpromiso berriak hartuaz. Edonola ere, guztiek hartu dituzte honako lau konpromisoak:
Lehen konpromisoa
Enpresak HARIXA programarako solaskidea izendatzea eta langileei hitzarmenaren berri zabaltzea.
Bigarren konpromisoa
Enpresako hizkuntza-egoeraren diagnostiko laburra egitea, talde teknikoak finkatutako ereduaren arabera eta haren laguntzarekin.
Hirugarren konpromisoa
Hitzarmen kideen arteko harremanetan euskara sustatzea eta gutxienez beste hitzarmen kideen euskarazko idatziak onartzea.
Laugarren konpromisoa
Urterako egitasmoa zehaztea eta bertan, gutxienez, ekintza berri bat jasotzea.
Albisteak
Antolatzen diren jarduera interesgarriak eta gure albisteak
Harixaren Batzar Nagusirako prestaketak abian
Azaroaren 10ean, Harixako lan-mahaia elkartu zen datorren azaroaren 27an, goizeko 11:30etan, egingo den Batzar Nagusia antolatzen jarraitzeko. Bertan, egitarauaren azken xehetasunak adostu, proposamenak partekatu eta antolaketa lanak fintzen aritu ziren; 2026...
Langile berrientzako harrera gida eskuragarri jarri dugu
Eskuorri hau Harixako enpresen esku uzten den euskarri bat da. Kontratatzen diren langile berrientzako da, eta enpresak euskararekin duen konpromisoa agertzen du; horrez gain, bai Bergarako herrian, zein Debagoienean, euskara ikasteko edo trebatzeko dituzten aukerak...
Testigantzak
Harixakideen esperientziak ezagutu nahi?
Soraluce - Gaizka Kortazar
Kalitate arloko bilera euskalduntzeko prozesu bat bideratu dugu, intzidentziak euskaraz idaztetik hasita.
Ecenarro - Unai Oteiza
Euskara plana diseinatu dugu Emun aholkularitza enpresaren laguntzarekin.
Ecenarro - Maria Azpeitia
Plan Estrategikoa eta urteko gestio-plana egin ditugu. Besteak beste honakoak lantzen dihardugu: hizkuntza paisaia, oinarrizko dokumentazioa, hizkuntza irizpideak, ahozkoan eragiteko motibazio-ekintzak…
Lascar - Lauri Askargorta
EUSLE dinamika Kalitate arloko bilera euskalduntzeko prozesu bat bideratu dugu, intzidentziak euskaraz idaztetik hasita.
Miguel Altuna LHII - Gorka Lazkano
Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasturteko praktikaldien hizkuntza erabileraz hitz egin digu Gorka Lazkanok.
Euskara ERREKAN
HARIXA
Bergara izan, bizi, ekin
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza
Bergara
Sail arduraduna
Euskara zerbitzuak eta Garapen Zerbitzuak elkarlanean.
943 77 91 29
943 77 91 24
