Euskara enpresa munduan hedatzeko asmoz, 2022ko urrian sinatu genuen Bergarako 38 enitatek HARIXA hitzarmena.

Hitzarmenaren gidaritza daraman Lan-mahaiak hasieratik pentsatu zuen Bergararako ere oso onuragarria izango litzatekeela egitasmoa bailarara hedatzea eta horren haritik,  Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta HARIXAko ordezkariak harremanetan izan dira Debagoien osorako plana lantzeko.

Proposamena bere bidea egiten ari da eta proiektua garatzeko asmoz, Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta eskualdeko udal ordezkariek lan bilera egin dute ostegun honetan, urriak 5, Debagoieneko Mankomunitatean. Bertan izan dira Bergarako Udal ordezkariak ere eta HARIXA programaren berri eman dute Gorka Artola alkateak eta Euskara eta Garapeneko teknikariek.

Orain Debagoieneko gainontzeko herrietan gaia landuko dute eta egitasmoa 2024an jarri nahiko litzateke martxan.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies