Dagoeneko argitaratu da enpresetan euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzak bideratzen duen Lanhitz dirulaguntza-deialdia eta maiatzaren 2a izango da eskaera aurkezteko azken eguna.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2 milioi euroko aurrekontua bideratuko du EAEko sektore pribatuetako lantokietan 2023an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzetara.
Laguntzak 4 multzotan banatu dira eta horien gaineko informazio zehatzagoa Jaurlaritzaren webgune honetan duzue: https://www.euskadi.eus/zer-laguntzen-da-diruz/web01-a2lanhit/eu/
Zalantzak argitzeko, Eusko Jaurlaritzako telefonoak eta helbide elektronikoa:
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
- 945018105 / 945018115 / 945019487 / 945018109
- lanhitz@euskadi.eus
Horrez gain, gure aldetik, apirilean bi prestakuntza saio antolatu ditugu deialdiari buruzko informazioa emateko eta eskaria nola bete argitzeko.
- Apirilaren 20an, osteguna, 12:00etan, Miguel Altunan.
- Apirilaren 21ean, ostirala, 12:00etan, online.
Saiook egoki antolatu ahal izateko, eskatuko genizueke formulario hau betetzea. Edozein zalantza izanez gero, deitu Euskara Zerbitzura (943779129) edo idatzi helbide honetara: euskara@bergara.eus.