HARIXAkideon esperientzia

eta egitasmoak

Debagoienean lanean ere euskaraz

Praktika egokiak eta eredugarriak

Atal honetan, batez ere, HARIXAkideen esperientziak jasoko ditugu, elkarren berri izateko eta elkarren praktika onak baliatzeko asmoz. Denetariko esperientziak sartuko ditugu eta zuenaren berri ematera animatzen zaitugu.

Gogoratu, bestalde, Euskal Herri osoko praktika honen bilduma zabala dagoela webgune honetan: https://www.euskalit.net/hizkuntzenkudeaketabilatzailea/

HARIXA, 2023rako gure konpromisoa

Diagnostikoa egin ostean, erabaki dugu bezero eta hartzekodunekin dugun dokumentazioa euskarara itzultzea, hau da, Euskal Herrikoekin albaran, eskaera, faktura eta abar… sistemak zuzenean euskaraz sortzea.
Horretarako, dokumentazio guztiaren plantillak itzuliko ditugu, eta sisteman, aukera emango dugu zein hizkuntzatan igorriko ditugun markatzeko.

Hauek dira HARIXAren barruan ROYDEn aurten bideratu nahi genituzekeen jardueretako batzuk:

  • Harrera Plana euskarara itzultzea langile etorri berriei harrera euskaraz egiteko. Bestalde, bertan euskarari buruzko atal bat ere txertatuko dugu.
  • Harixako hitzarmenean parte hartzen duten beste entitateekin dugun harremanaren informazioa jaso eta horiek euskaraz bideratzen saiatzea.

Roide bergara

BELMEKeko langile guztiok dakigu euskaraz eta euskara gure enpresako ohiko hizkuntza da. Hala ere, pentsatzen dugu oraindik eman ditzakegula urrats batzuk. Helburu horrekin aurten Harrobia agiria lortzeko ebaluazioan parte hartzea pentsatu dugu.

Harrobia enpresetako euskararen erabilera ebaluatu eta aitortzeko agiri berri bat da, Eusko Jaurlaritzak aurten abian jarri duena.Belmek bergara

Testigantzak

R

Soraluce - Gaizka Kortazar

Kalitate arloko bilera euskalduntzeko prozesu bat bideratu dugu, intzidentziak euskaraz idaztetik hasita.

R

Ecenarro - Unai Oteiza

Euskara plana diseinatu dugu Emun aholkularitza enpresaren laguntzarekin.

R

Ecenarro - Maria Azpeitia

Plan Estrategikoa eta urteko gestio-plana egin ditugu. Besteak beste honakoak lantzen dihardugu: hizkuntza paisaia, oinarrizko dokumentazioa, hizkuntza irizpideak, ahozkoan eragiteko motibazio-ekintzak…

Euskara ERREKAN

HARIXA

Debagoienean lanean ere euskaraz

DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA

Nafarroa Etorbidea
1720500 Arrasate-Mondragón
(GIPUZKOA)

Sail arduraduna

Euskara zerbitzuak eta Garapen Zerbitzuak elkarlanean.

harixa@debagoiena.eus /

+34 943  79  33  99

 

Galderaren bat?

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies