Harixa egitasmoa

Debagoienean lanean ere euskaraz

Bergarako enpresetan euskararen normalizazioan urrats berria

Bergara izan, bizi, ekin planean aurreikusitako egitasmoetako bat lan-munduan euskararen erabilera sustatzeko proiektua garatzea izan zen. 2021ean heldu zitzaion proiektuari eta Udaleko Euskara eta Garapen sozio-ekonomikoa sailetatik bideratzen ari da.

Zergatik HARIXA?

Badira dagoeneko 30 urte baino gehiago Bergarako ume eta gazteek euren derrigorrezko ikasketak D ereduan egiten dituztela.

Eskolaz kanpoko munduan (kulturan, kirolean, aisian…) ere aurrerapauso nabarmenak egin dira urte horietan eta nagusiki euskaraz funtzionatzen du.

Lan-arloan, aldiz, euskararen presentzia nabarmen ahulagoa da, nahiz eta zenbait enpresatan aurrerapauso garrantzitsuak eman diren.

Egoera horri erantzun nahirik, Udaleko Euskara eta Garapen departamentuek bultzatuta,  HARIXA egitasmoa jarri da abian, honako helburuekin:

  • Aurretik euskararen erabilera normalizatzeko urratsak eginak dituzten enpresek beste urrats bat ematea.
  • Orain arte euskararen erabilera normalizatzeko urratsik egin ez duten enpresak egitasmora erakartzea eta urratsak ematen hastea.
  • Azken batean, arloko entitateek elkarrekin eta elkarri lagunduz euskara sustatzeko egitasmo sendo bat osatzea.

Lan mahaia

2021eko martxoan ekin zitzaion egitasmoa lantzeari EMUN aholkularitza enpresaren laguntzarekin eta lehenengo urratsa lan-mahai bat osatzea izan zen, Bergarako esparru sozioekonomikoan eta euskalgintzan errefentziazkoak diren eragilez osatua.

Lan-mahaiaren osaera:

  • Enpresare elkartea, Ecenarro, Erreka, Fagor Ederlan, Lazpiur, Miguel Altuna ikastetxea eta Soraluce.
  • Jardun Euskara elkartea, Laneki elkartea
  • Bergarako Udala, Emun aholkularitza

Hiru hilean behin elkartzen da lan-mahaia, eta egitasmoaren oinarri-oinarrizko euskarria izan da eta da gaur egun ere.

Lan munduan euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute Bergarako 38 entitatek :

Ekinbide nagusia, enpresen arteko hitzarmena

Egitasmoa hasi zenez geroztik, hainbat ekimen bideratu izan dira enpresetan euskara sustatzeko, baina guztietan nabarmenena enpresen arteko HARIXA hitzarmena sinatzea izan da.

2022ko urriaren 25ean, 38 entitatek sinatu zuten hitzarmena Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentroan antolatu zen ekitaldian. Ikus sinatzaileen zerrenda hemen

Hitzarmenean oso ezaugarri desberdineko partaideak izanik, enpresa bakoitzak bere ibilbidea egin ahal izango du baina, hala ere, hauek dira entitate guztiek hartu dituzten oinarrizko konpromisoak:

  • Enpresak Harixa programarako solaskidea izendatzea eta langileei hitzarmenaren berri zabaltzea.
  • Enpresako hizkuntza egoeraren diagnostiko laburra egitea, talde teknikoak finkatutako ereduaren arabera eta haren laguntzarekin.
  • Hitzarmeneko kideen arteko harremanetan euskara sustatzea eta gutxienez beste hitzarmenkideen euskarazko idatziak onartzea.
  • Urterako egitasmoa zehaztea eta bertan, gutxienez, ekintza berri bat jasotzea.

Testigantzak

R

Soraluce - Gaizka Kortazar

Kalitate arloko bilera euskalduntzeko prozesu bat bideratu dugu, intzidentziak euskaraz idaztetik hasita.

R

Ecenarro - Unai Oteiza

Euskara plana diseinatu dugu Emun aholkularitza enpresaren laguntzarekin.

R

Ecenarro - Maria Azpeitia

Plan Estrategikoa eta urteko gestio-plana egin ditugu. Besteak beste honakoak lantzen dihardugu: hizkuntza paisaia, oinarrizko dokumentazioa, hizkuntza irizpideak, ahozkoan eragiteko motibazio-ekintzak…

Euskara ERREKAN

HARIXA

Debagoienean lanean ere euskaraz

DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA

Nafarroa Etorbidea
1720500 Arrasate-Mondragón
(GIPUZKOA)

Sail arduraduna

Euskara zerbitzuak eta Garapen Zerbitzuak elkarlanean.

harixa@debagoiena.eus /

+34 943  79  33  99

 

Galderaren bat?

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies