Azaroaren 10ean, Harixako lan-mahaia elkartu zen datorren azaroaren 27an, goizeko 11:30etan, egingo den Batzar Nagusia antolatzen jarraitzeko. Bertan, egitarauaren azken xehetasunak adostu, proposamenak partekatu eta antolaketa lanak fintzen aritu ziren; 2026 urtean garatu nahi ditugun lan ildoen inguruan ere proposamenak jaso zituzten, Batzar Nagusian bertan sakontzeko.

Lan mahaiko kideek deialdia egiten die Harixan parte hartzen duten enpresa eta erakundeetako kideei bertaratzeko, guztion parte-hartzea garrantzitsua izango da eta!

 

 

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies