Datorren ekainaren 18an, Bergarako Harixa egitasmoaren barruan, “Adimen Artifiziala eta Euskara” gaitzat hartuta, Topaketa bat egingo dugu Bergarako Miguel Altuna zentroan, 11:30ean. Gaur egun euskaraz erabili daitezkeen tresna ezagunenak aurkeztuko ditugu, eta Euskararen mesedetan nola erabili ditzakegun hausnartuko dugu. Saioaren lehen zatia eduki nagusien gaineko hitzaldia solasaldia eskainiko da, eta ondoren, denon artean eztabaidatuko dugu tresna hauek gure enpresetan zertarako erabili ditzakegun eta arrisku ala aukera moduan ikusten ditugun euskararentzat.
Saiora Harixa egitasmoan parte hartzen duten enpresetako edozein kide dago gonbidatuta; bereziki, komunikazio arlokoak, edota eduki eta testuak sortu eta idazteko ardura duten pertsonak. Saioaren amaieran luntxa egongo da.