Harixan eta Enpresaren parte hartzen dugun hainbat enpresak Euskaraldiarekin bat egin dugula irudikatzeko argazki bateratua atera dugu astearte honetan. Ekimen honen bidez, lan munduan euskararen erabilera sustatzeko duten konpromisoa modu kolektiboan erakutsi nahi izan dugu.

Euskaraldiaren laugarren edizioa datorren maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da. Herritarrak dira Euskaraldiaren oinarri, baina ekimenak enpresak ere interpelatzen gaitu, euskararen biziberritzean funtsezko eragile garelako.

Hori dela eta, Harixa eta Enpresareko enpresek euskararen aldeko konpromisoa erakutsi dugu eta hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa sozialean parte hartuko dugu.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies