2023ko azaroan egin genuen Bergarako Harixa egitasmoaren Batzar Nagusia, eta bertan, euskaldunon arteko hizkuntza ohituretan eragin behar genuela ondorioztatu genuen, gure enpresetan euskaraz egindako elkarrizketa gehiago entzuteko erronka jarri genion geure buruari.
EUSLE metodologia ezagutu dugu Emun Koop E.-ko kide Inaxio Usarralderen eskutik. Euskaraz ulertzeko gaitasuna dutenen artean gaztelaniaz egiteko ohitura izateko arrazoi nagusiak azaldu zizkigun Inaxiok, baita egoera hori gainditzeko egin beharreko hausnarketak eta teknikak ere. Horrela, udazkenean, enpresetan martxan jarri daitekeen metodologia bat proposatu zigun, hasieran lantaldearen diagnostikoa egin eta ondoren euskara gehiago erabiltzeko modua zein izan daitekeen re azaldu zigun.
Harixako solaskideok jaso genuen saioa, eta irailetik aurrera enpresa batzuetako lantaldeetan martxan jarriko da dinamika. Azaroaren amaieran egingo dugun Batzar Nagusian aurkeztuko ditugu ondorioak.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies