Bergarako Udalak deituta, lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak lantzen diharduten herri eta eskualdeen lan-bilera egin zen atzo Bergaran, Miguel Altuna ikastetxean. Bileraren helburua, bata bestearen berri izatea eta aurrerantzean elkarrekin bidera litezkeen lan-ildoez gogoeta egitea. Honako programen bultzatzaileak izan ziren bertan: Oiartzungo Lanin, Oarsoaldeko Enpatikonomia, Bortzirietako lan-arloko euskara plana, Azpeitiko Langune, Pasaiako lan-arloko euskara plana; Arabako Lanabes, Debagoieneko Harixa eta Bergarako Harixa. Partaideek oso positiboki baloratu zuten eta lankidetzarako aukerak jorratzen jarraitzea erabaki zuten. 

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies