Euskararen biziberritzeak daukan erronka nagusietako bat da lan mundura eta, zehazki, industria eta zerbitzu enpresetara, iristea. Badira, ordea, sektorean helburu horrekin ibilbide oparoa egiten ari diren enpresak. Horietako hiruren esperientzia ezagutzera emateko asmoz egingo dute Arrasate Euskadun Dezagun-etik “Hizkuntzen kudeaketa eta euskara gure enpresetan: hiru esperientzia” saioa, maiatzaren 29an, Garaia parke teknologikoaren Muru gelan, 17:00etan hasita.

Tartean izango da Elay enpresa harixakidea ere.

Edukia: hiru enpresen esperientziak ezagutzeko aukera

 

  • ABB Niessen: Gaur egun Oiartzunen kokatuta, Errenteriako plantan ekin zioten euskara bultzatzeko lanari duela 25 urte luze, Euskara batzordea eratuz. Gaur egun, jauzi bat egin dute erantzukizun sozialetik, “Aukerak sortzen. Haizea izan” egitasmoaren barruan. Ekimen horretan diharduen Txuss Alfonsok azalduko digu zertan datzan.
  • Elay: Antzuolako enpresa aitzindaria izan zen euskararen erabilera normalizatzeko plan integral bat martxan jartzen.1991ean izan zen hori eta, gaur egun, nazioarteko proiekzioa izanik ere, jatorrizko plantan euskara dute lan hizkuntza nagusia. Pasa den urtean albiste izan zen Elay, beste urrats aitzindari bat emanda: enpresaren kontuak euskara hutsean egin eta erregistratzea Espainiako Merkataritza Erregistroan. Kristina Elkoro, Kontseilari delegatuak azalduko dugu egindako bidea.
  • Ikerlan: Duela 50 urte sortu zen Ikerlan Ikerketa teknologikoko Zentroa eta duela 30 jarri zuten martxan euskara normalizatzeko plana, Arrasateko kooperatibei bidea zabalduz. Euskara enpresaren balio erantsi gisa ulertu dute hasieratik, bai langileen asebetetzerako, bai lehiakortasunean hobetzeko. Uste horri forma praktikoa nola eman dioten eta beraien etorkizuneko erronkak zeintzuk diren azalduko digu Ion Etxeberria, zentroko Zuzendari nagusiak.

Ekitaldiak bi zati izango ditu. Lehenengoan, hiru enpresen esperientziak ezagutuko dira banan-banan. Ondoren, solasaldia egingo da Goienak dinamizatuta.

 

Euskararen biziberritzeak daukan erronka nagusietako bat da lan mundura eta, zehazki, industria eta zerbitzu enpresetara, iristea. Badira, ordea, sektorean helburu horrekin ibilbide oparoa egiten ari diren enpresak. Horietako hiruren esperientzia ezagutzera emateko asmoz egingo dute Arrasate Euskadun Dezagun-etik “Hizkuntzen kudeaketa eta euskara gure enpresetan: hiru esperientzia” saioa, maiatzaren 29an, Garaia parke teknologikoaren Muru gelan, 17:00etan hasita.

Tartean izango da Elay enpresa harixakidea ere.





Edukia: hiru enpresen esperientziak ezagutzeko aukera

 

ABB Niessen: Gaur egun Oiartzunen kokatuta, Errenteriako plantan ekin zioten euskara bultzatzeko lanari duela 25 urte luze, Euskara batzordea eratuz. Gaur egun, jauzi bat egin dute erantzukizun sozialetik, “Aukerak sortzen. Haizea izan” egitasmoaren barruan. Ekimen horretan diharduen Txuss Alfonsok azalduko digu zertan datzan.
Elay: Antzuolako enpresa aitzindaria izan zen euskararen erabilera normalizatzeko plan integral bat martxan jartzen.1991ean izan zen hori eta, gaur egun, nazioarteko proiekzioa izanik ere, jatorrizko plantan euskara dute lan hizkuntza nagusia. Pasa den urtean albiste izan zen Elay, beste urrats aitzindari bat emanda: enpresaren kontuak euskara hutsean egin eta erregistratzea Espainiako Merkataritza Erregistroan. Kristina Elkoro, Kontseilari delegatuak azalduko dugu egindako bidea.
Ikerlan: Duela 50 urte sortu zen Ikerlan Ikerketa teknologikoko Zentroa eta duela 30 jarri zuten martxan euskara normalizatzeko plana, Arrasateko kooperatibei bidea zabalduz. Euskara enpresaren balio erantsi gisa ulertu dute hasieratik, bai langileen asebetetzerako, bai lehiakortasunean hobetzeko. Uste horri forma praktikoa nola eman dioten eta beraien etorkizuneko erronkak zeintzuk diren azalduko digu Ion Etxeberria, zentroko Zuzendari nagusiak.

Ekitaldiak bi zati izango ditu. Lehenengoan, hiru enpresen esperientziak ezagutuko dira banan-banan. Ondoren, solasaldia egingo da Goienak dinamizatuta.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies