Argazkia: BERRIA.eus
Euskararen normalizazioan aintzindaria izan da ELAY. Bertan landu zen 1991n hasita enpresetan euskararen erabilera sustatzeko lehenengo proiektu pilotua.
Harrez gero, oso bide luze eta emankorra egin du eta gaur egun bere ohiko funtzionamendua euskaraz da eta eredugarri izaten jarraitzen du.
Orain berriz ere aintzindari izan da beste urrats bat ematen: Espainiako Merkataritza Erregistroan euskara hutsez erregistratu ditu bere kontuak. Gaiari buruzko informazio zabala jaso du BERRIAk albiste honetan: https://www.berria.eus/paperekoa/1879/008/001/2023-07-15/elay-enpresak-bere-kontuak-euskara-hutsez-egin-eta-erregistratzea-lortu-du.htm.
Bertan Elay taldeko kontseilari ordezkari Kristina Elkororen hitzak jaso dituzte: «Akta hori delikatua da; ez edukiarengatik bakarrik, baizik eta kontuen formulazioak bere seriotasuna daukalako eta ondorioak izan ditzakeelako. Kontuak euskaraz formulatuta egoteak esan nahi du edozein arazo izanez gero kontu horiekin, edozeinek erreklamatuko balitu ere, formulatu den hizkuntzako txostenean berrikusten dela dena».
HARIXAko kideon izenean, zorionak eta eskerrik asko bide-erakusle izatearren!