Dagoeneko argitaratu da enpresetan euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzak bideratzen duen Lanhitz dirulaguntza-deialdia eta maiatzaren 2a izango da eskaera aurkezteko azken eguna.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2 milioi euroko aurrekontua bideratuko du EAEko sektore pribatuetako lantokietan 2023an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko  dirulaguntzetara.

Laguntzak 4 multzotan banatu dira eta horien gaineko informazio zehatzagoa Jaurlaritzaren webgune honetan duzue: https://www.euskadi.eus/zer-laguntzen-da-diruz/web01-a2lanhit/eu/

Zalantzak argitzeko, Eusko Jaurlaritzako telefonoak eta helbide elektronikoa:

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

  • 945018105 / 945018115 / 945019487 / 945018109
  • lanhitz@euskadi.eus 

Horrez gain, gure aldetik, apirilean bi prestakuntza saio antolatu ditugu deialdiari buruzko informazioa emateko eta eskaria nola bete argitzeko.

  • Apirilaren 20an, osteguna, 12:00etan, Miguel Altunan.
  • Apirilaren 21ean, ostirala, 12:00etan, online.

Saiook egoki antolatu ahal izateko, eskatuko genizueke formulario hau betetzea. Edozein zalantza izanez gero, deitu Euskara Zerbitzura (943779129) edo idatzi helbide honetara: euskara@bergara.eus.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies