Lan-munduan euskara sustatzeko helburua du Harixak
Debagoienean lanean ere euskaraz
“Harixak elkarrengandik ikasteko aukera eta taldearen indarra emango dizkigu”
Debagoiena Harixa egitasmoa abian
Harixa egitasmoak Bergaran hasi zuen bere ibilbidea eta orain Debagoienera jauzia egin du. Aurrerantzean,lanean euskara sustatzeko komuni tatea izango da hau enpresa eta lan munduko eragileentzat.
Gu bagara
Harixa kideak:
Bergara
Harixa kidea
Albisteak
Antolatzen diren jarduera interesgarriak eta gure albisteak
Harixa-ren batzar nagusia ospatu dute Bergaran
Bergarako Harixa egitasmoak bere urteko batzarra ospatu du ostegun honetan, 11:30ean hasita, Bergarako Miguel Altuna ikastetxeko areto nagusian. Topaketaren helburua izan da Harixa osatzen duten 42 enpresa eta erakundeak biltzea, 2025ean egindako lanaren...
Harixaren Batzar Nagusirako prestaketak abian
Azaroaren 10ean, Harixako lan-mahaia elkartu zen datorren azaroaren 27an, goizeko 11:30etan, egingo den Batzar Nagusia antolatzen jarraitzeko. Bertan, egitarauaren azken xehetasunak adostu, proposamenak partekatu eta antolaketa lanak fintzen aritu ziren; 2026...
Langile berrientzako harrera gida eskuragarri jarri dugu
Eskuorri hau Harixako enpresen esku uzten den euskarri bat da. Kontratatzen diren langile berrientzako da, eta enpresak euskararekin duen konpromisoa agertzen du; horrez gain, bai Bergarako herrian, zein Debagoienean, euskara ikasteko edo trebatzeko dituzten aukerak...
Testigantzak
Harixakideen esperientziak ezagutu nahi?
Soraluce - Gaizka Kortazar
Kalitate arloko bilera euskalduntzeko prozesu bat bideratu dugu, intzidentziak euskaraz idaztetik hasita.
Ecenarro - Unai Oteiza
Euskara plana diseinatu dugu Emun aholkularitza enpresaren laguntzarekin.
Ecenarro - Maria Azpeitia
Plan Estrategikoa eta urteko gestio-plana egin ditugu. Besteak beste honakoak lantzen dihardugu: hizkuntza paisaia, oinarrizko dokumentazioa, hizkuntza irizpideak, ahozkoan eragiteko motibazio-ekintzak…
Euskara ERREKAN
HARIXA
Debagoienean lanean ere euskaraz
DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA
1720500 Arrasate-Mondragón
(GIPUZKOA)


